Live

Gaixorik gaudenean, gorputzaren seinaleei erreparatzea ezinbestekoa da. Sintoma arinak ditugunean ere, ez da beti komeni ohiko entrenamenduekin jarraitzea. Sukarra, giharretako mina edo neke handia agertzen badira, kirola egitea saihestu behar da, gorputzak infekzioari aurre egiteko atsedena behar baitu. Gainera, izerdia botatzeak ez du katarroa sendatzen, eta botikek sintomak arintzeak ez du esan nahi gorputza entrenatzeko prest dagoenik. Halaxe aipatu digu, beste hainbat konturen artean, Iñaki Arratibel kirol medikuak.
COVID-19aren edo beste infekzio batzuen ondoren, bereziki garrantzitsua da sintomei arreta jartzea. Bularreko mina, arnasa hartzeko ohikoa baino zailtasun handiagoa, palpitazioak edo zorabioak agertuz gero, kirola eten eta medikuari galdetu behar zaio. Behin sendatuta, berriz, pixkanaka itzultzea komeni da, intentsitatea eta iraupena egokituz. Atseden-egun batzuk hartzeak ez du sasoi fisikoa nabarmen galtzea ekartzen, eta garaiz gelditzea hobe da gaixotasuna luzatzea edo suspertzea zailtzea baino.


