Live

Telmo Trenor

∫ateliteak x 69

Audio_placeholder

∫ateliteak x 69

Loading player...
∫ateliteak x 69
∫ateliteak x 69

Asteazken honek ekarri diguna, '∫ateliteak' saioaren 69.edizioa izan da eta horrek, saioaren hasieran Euskal Herrian geratu ahal izateko aitzakia bat baino gehiago utzi dizkigu. Amor Eterno, Verde Prato eta Angel Katarain bezalako hainbat artista igaro dira eta lehen minutuetako protagonista bilakatu nahi izan ditugu.

Hori gutxi balitz, Fasenuova bikote Asturiarraren single berria ere entzuteko tarteaz ere ondo baino hobeto baliatu gara, Arma izenburua duena esaterako, beste zenbait nobedaderen artean. Kanpora begira ere jarri gara, eta Little Snake kanadarraren lan berria ezagutu dugu modu horretara. Isle of Jura Australiako zigiluak berreditatu berri duen Panaché taldea ere Naiz irratiaren uhinetatik igaro da eta amaitzeko, Mala Rodriguez eta bere La Niña mitikoa.

Jaurlaritza Logoa