Live

Telmo Trenor

∫ateliteak | UVE

Audio_placeholder

∫ateliteak | UVE

Loading player...
UVE
UVE

UVE kantabriako lagunaren bisita jaso dugu 74.∫ateliteak saioaren edizio honetan. Victor Velasco pertsonaiaren atzean, hainbat izen eta hainbat mundu ezkutazten dira: UVE, Asimov, Vision Nocturna, Turba... Dja, musika ekoizlea, disko kolekzionista, kazetari eta dibulgatzailea... benetako errenazimenduko gizona dugula esateko arrazorik, ez zaigu falta.

Falsa Identidad edota Chinatown talde mitikoetako partaide, beste zenbait Rap artistaren ekoizle, urte luzez La Galaxia de Plástico irratsaioko gidari, musika programatzaile, estatuko jaialdi naguesienetan DJ lanetan aritu izan da zenbaitetan, Red Bull edota Rock Deluxe aldizkariek estatuko DJ onenen artean zenbaitetan kokatzeraino. Amaitezina litzaiguke bere ibilbideko pausu guztiak aipatzea, baina azken boladan besteak beste bere YouTubeko Lobolab kanalean aritzen da biniloei buruz hitz egiten, beti bezain elegante. 

Gaurkoan orduerdiko mix benetan groovya utzi digu gurean hip hopa, soula, Rnb-a eta beste zenbait soinuren artean saltoka. Saioaren azken ordu erdian izango dugu entzuteko aukera. lehenago inguruotako nobedade batzuk eta baita UVE beraren ekoizpen pare bat ere izan ditugu.

Jaurlaritza Logoa