Live

Telmo Trenor

∫ateliteak x 62

Audio_placeholder

∫ateliteak x 62

Loading player...
Orbain Unit - Xerai
Orbain Unit - Xerai

Musika estilo ezberdin askotatik igarotzeko aukera izan dugu 62.'∫ateliteak' saioan. Oraingo honetan, inprobisazioa, ambienta edota jazz estiloko lanei egin nahi izan diegu tarte bat gurean, Orbain Unit, RRUCCULLA, Karmasound edota Shek bezalako artisten eskutik entzuteko aukera izan baitugu. Saioaren erdialdera iritsita, 'Who is it?' atalari hauts pixka bat kendu eta Ray Barretto eta Mala Rodriguez elkartu nahi izan ditugu.

Saioaren bigarren zatiari dagokionez,  Hip Hop estiloak hartu du protagonismoa. Azken egun hauetan gurean kaleratu diren hainbat rap proiektu ezagutzeko aukeraz baliatu gara azken minutuetan, hala nola, Roteta izeneko lana Altzatik zuzenean iritsi zaigu edota Daniel Bum gasteiztarraren Neiament izeneko proiektua ere bai. Amaitu baino lehen, 'Euskal klasikoa' ere topatzeko lana ondo baino hobeto bete dugu, Kaki Arkarozen Matxinadak 1.diskotik hain zuzen.

Jaurlaritza Logoa