Live

Telmo Trenor

∫ateliteak x 58

Audio_placeholder

∫ateliteak x 58

Loading player...
Senyawa albumaren azala
Senyawa albumaren azala

Berritasun ugari, eta proiektu ezberdin asko izan ditugu 58. '∫ateliteak' saioan. Inguma Records zigiluko lagunen 'Akerbeltz' lanarekin hasi dugu saioa eta hortik penintsulan zeharreko bidaia luze bati ekin diogu non Erik Urano, Alvaro Cabana edota Nyreau artistekin egin dugun topo. Otsailaren azkena burutu ahal izateko beraz ez da batere makala izan, baina ez gara horrekin bakarrik konformatu.

Galleta Records zigiluaren azken abentura ezagutzeko tarte bat ere hartu nahi izan dugu, munduan zeharreko beste 44 zigilurekin batera, Senyawa Indonesiarren remix sorta bat kaleratu berri baitute edizio benetan interesgarri batean. Iglooghost eta Dam Funk ekoizleak ere entzun aritu gara, eta azken honek kaleratu berri duen Destination/Known lana ezagutu dugu. Amaitzeko Daft Punk bikotearen Something About Us mitikoak ere, ezin zuen hutsik egin.

Jaurlaritza Logoa