Live

Peli Lekuona - Hegoi Belategi

AHT Stop plataforma: «Aralar erasotzen jarraitzen dute»

Aralar saihestuko lukeen aukera gezurtatzearekin batera, AHTren Euskal Herriko lanetan nagusi diren inprobisazioa eta gardentasuna eza kritikatu dute. «30 urte pasa ondoren, oraindik ez dakite nola konektatu korridore nafarra eta euskal Y-a», dio Julio Villanueva AHT Stop plataformako kideak.

Audio_placeholder

AHT Stop plataforma: «Aralar erasotzen jarraitzen dute»

Loading player...
Zundaketak salatzeko Altsasun maiatzan egindako elkarretaratzea.
Zundaketak salatzeko Altsasun maiatzan egindako elkarretaratzea. (Stop Zundaketak - AHTrik ez.)

Hainbat hilabeteko isiltasunaren ostean eta handituz doan gatazka politikoarekin (kasu batzuetan barne krisi izatera helduta), Espainiako Garraio Ministerioak hirugarren aukera bat aztertuko duela iragarri du, Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako korridorea euskal Y delakoarekin lotzeko. Bideragarritasun geologikoa testatzeko zulaketak abiatuko dituztela aurreratzearekin batera, Ministerioko iturriek azaldu dute, hirugarren aukera honek, hain polemiko suertatu den Aralar azpiko zatia saihesteko balioko lukeela eta era berean, azpiegitura Gasteizeraino joan behar izatea ekidin, alegia, mendebalderantz. 

Iragarpenak piztu duen ikusmina gora-behera, AHTren aurkako herri eragileek uste dute berritik gutxi duela. «Aralar erasotzen jarraitzen dute», ohartarazi du AHT Stop plataformako kide Julio Villanuevak. «22 kilometroko tunel batetik 20 kilometroko batera pasako da», gaineratu du. Villanuevaren arabera, «propaganda ofiziala indar handia egiten ari da», zerbait berria aztertuko balu bezala, mahai gainean dagoena aurreko proposamen baten moldaketa txikia baino ez denean. 

Eta hirugarren aukera honen aurkezpenak, lotura gehiago du Villanuevaren ustez, helburu politikoekin teknikoekin baino. Ezin da ahaztu Gasteiz ala Ezkioko aukerek, aurrez aurre jarri dituztela EAJ eta PSOE, baina batez ere alderdi bereko Gipuzkoa eta Arabako ordezkariak. «30 urte pasa ondoren, oraindik ez dakite nola konektatu korridore nafarra eta euskal Y-a», dio Villanuevak. Haren ustez, «distrakzio maniobra» bat baino ez da, «EAJ pozik uzteko». Baina praktikan, «Madrilek agintzen du», eta oztopo geologiko guztiez jakitun,  erabakia duela aspaldi hartuta dutela ondorioztatu du AHT Stop plataformako kideak, «pentsatzen dugu Madrilgo aukeraren alde jokatuko dutela, hain zuzen ere, askoz merkeagoa eta egingarriagoa delako». 

Aldiriko trena etengabe ahulduz doan herrialde batean, AHTa bezalako azpiegitura erraldoi bat lehenesteak, honako egoera islatzen du Villanuevaren esanetan: «Inporta zaien gauza bakarra da obra bera egitea eta obra horietatik ateratzen dituzten etekinak eskuratzea». Edozein kasutan, Gipuzkoan eta Nafarroan iragarritako zulaketak mehatxu erreal bat dira eta ondorioz, herritarrek mobilizatzen eta udalek ez kolaboratzen jarraitzea beharrezko ikusten dute AHT Stop Plataforman. 

Jaurlaritza Logoa