Live

Garraiolariek «benetako atsedenik» ez dutela hartzen kritikatu du Alberto Nuñezek, HIRU sindikatuko kideak. Honen ondorioz, istripu oso larria izan zen Fiteron, eta lau pertsona hil ziren ezbeharrean. 18 ordu gidatu ondoren, bi kamioen arteko talka gertatu zen. «Enpresek badakite kamioetan bi gidari baldin badaude, kamioa ez dela gelditzen».
Legalki posible bada ere, «tranpa» bat dela salatu du. Izan ere, gidari batek egunean, gehienez, 9 ordu egin dezake lanean. Enpresek etekin ekonomiko gehiago lortzeko egiten dutela nabarmendu du, baina «kalte sozialak handiak dira», Nuñezen esanetan.


