Live

Oinatz Aizpuru

Azken botoa bera erabakiorra izango da Durangon

1979tik zegoen agintean EAJ Durangon EH Bildu 2019an alkatetzara iritsi zenean. Oraingoan ere lehia estua espero da eta bertara jo dugu aipatu bi alderdien iritziak eta proiektuak ezagutzera.

Audio_placeholder

Azken botoa bera erabakiorra izango da Durangon

Loading player...
Una persona depositando su voto en Durango en las elecciones de 2019.
Una persona depositando su voto en Durango en las elecciones de 2019. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Igande gauean hauteskunde emaitzak iristen hasterakoan, gertutik jarraitu beharreko plaza izango da Durango. Duela lau urte EAJri kendu zion udal gobernua EH Bilduk. Bi alderdiek egin zuten gora bozka kopuruan, jeltzaleek 8 hautetsi lortu zituzten eta EH Bilduk 7. Gakoa,  Elkarrekin Podemosen bueltan osatutako Herritarren Eskubidea plataformak lau zinegotzi lortu zituela eta EH Bildurekin osatu duela udal gobernua. PSEk, aldiz, 2 zinegotzi lortu zituen eta PPk bakar bat ere ez. Hala, oposiziora joan ziren  jeltzaleak.

1979tik zegoen Durangon agintean EAJ. EH Bilduko Ima Garrastatxuk lau urteotan martxan jarritako proiektuei jarraipena ematea izango du helburu. Horretarako, bai koalizio soberanistak eta bai EAJk bozketan irabaztea erabakiorra izango da.

Jeltzaleen partetik, Mireia Elkoroiribek errepikatuko du alkategai bezala. Bi eredu ezberdin planteatzen dituztela garbi dute biek ala biek eta eztabaidan sartu da trenbidea lurperatu ondoren libre geratutako lursailean zer egin. Herritarrek galdeketak hala erabakita, udalak akordioa egin zuen Jaurlaritzarekin eta bertako proiektu urbanistikoa da gakoetako bat. Babes ofizialeko etxebizitzak, gazte eta zaurgarrientzat sarbidea eta definitzeke dagoen eremu berdea dago eskuragarri. Bertan, EAJk Garapen Handiko Osasun Zentroa eraiki nahi du.

Lehia estua izango dela garbi dago, eta gainontzeko alderdien emaitzak zer nolakoak izango diren erabakiorrak izango dira. Ima Garrastatxurekin elkarrizketa lotzea ezinezkoa izan zaigu, bai, ordea, Mireia Elkoroiriberekin. Azken txanpa honetan, dena emango dutela garbi dago.

 

Jaurlaritza Logoa