Live

Bigarren Kafea

«Lurramaren helburua jendarteari etxaldeetako errealitatea erakustea da»

Pandemia zela eta iaz Arbonako lur okupatuetan egin ostean, Miarritzeko Irati gelara itzuliko da aurten Lurrama laborantza azoka. Ostegunean, azaroaren 10ean hasi eta hiru egunez luzatuko da aurtengo ekitaldia. 

Audio_placeholder

«Lurramaren helburua jendarteari etxaldeetako errealitatea erakustea da»

Loading player...
La campagne Lurrama 2022 est illustrée par une photo d’Alice Hamonic.
La campagne Lurrama 2022 est illustrée par une photo d’Alice Hamonic. (Alice Hamonic)

Mendia eta bortuko elkarbizitza hautatu dute aurtengorako eztabaida gai modura. Hiru egunez hitzaldiak, mahai inguruak, bideo proiekzioak eta antzeko kontuak izango dira Lurraman beste hainbat ekitaldiren artean. Izan ere, merkatua, lehiaketak, kontzertuak, haurren animazioa eta beste ere izango da.

Euskal Herriko Laborantza Ganberako koordinatzaile orokorra eta mugaz gaindiko harremanen arduradun den Iker Elosegi gonbidatu dugu Bigarren Kafera.
«Lurrama oso anitza da. Hausnarketarako, gauzak ikusteko, ikasteko eta bestarako aukera du bertaratzen denak». Helduentzat zein haurrentzako ekitaldiak biltzen dira eta Miarritzeko Irati gelara hurbiltzen denak egun osoa eta gaua ere bertan pasatzeko aukera izango du, denetariko ekintzak izango direlako bertan.

Euskal Herriko Laborantza Ganberako koordinatzaileak belaunaldi aldaketa baten lekuko izaten ari direla esan digu. «Lurraman parte hartzen duten laborarien artean ilusioa somatzen da eta belaunaldi aldaketa bat heldu da. Laborantzak oso egoera berezi bat bizi du. Inflazio egoera hau espekulazioaren ondorio da eta horrek bete-betean harrapatzen du gure jarduna. Gure aurtengo erronka laborarien mundua indarberritzea izango da».

Laborarien inguruan zegoen irudia aldatzen joan da Ipar Euskal Herrian azken 30 urteetan eta horren arrazoia zein den azaldu digu Elosegik. «Iparraldean laborantza eredu jakin bat garatu da eta eredu horrek hiriko jendearekin konektatzen asmatu du. Hemen ez da inor lotsatzen duen lanbideagatik, hemendik ehun kilometrora bai akaso, pestizidak edo bestelakoak erabiltzen dituztelako».

Lurramaren antolakuntza taldeko kide den Iker Elosegik ostegunetik larunbatera bitartean egingo den azokaren ingurukoak azaldu dizkigu Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa