Live

Dena Irailerako

Dena Irailerako x 22 | Gustuko lana

Ez ditu onura gutxi, gustura egiten den lan batek eta horregatik, umoretsu ekiten diogu guk egunari. Ike Plazaolari esker, barrez hasi dugu eguna, Eider Iruretagoienarekin zenbait galderei erantzunaz eta Alaine Agirrerekin berriz literatura kontuez hizketan.

Audio_placeholder

Dena Irailerako x 22 | Gustuko lana

Loading player...
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Ostegunari mila kolore jartzeko asmotan hasi dugu saioa eta ziur gaude beste behin lortu dugula. Gustura egiten den lan batek gutxienez, kolore horiek eta askoz ere gehiago izan behar dituelako. 'Dena Irailerako' saioa egin ahal izateko, umorea ezinbestekoa dela diogu, baina beste zenbaitetan serio jartzen ere jakin beharra dago beste gai batzuk jorratu ahal izateko. Gaurko egunez behintzat, ez dugu horren serio jarri behar izan eta ostegun honetarako prestatuta genituen eduki guztiekin saio biribila osatzeko aukera ederra izan dugu.

Iker Plazaola kolaboratzailea Donostiako gure atalaian izan behar genuen, baina atzoko tristurak agian, eragina ekarri dio. Koronabirusak gure artean jarraitzen badu ere, badira oraindik beste hainbat birus desagertu ez direnak, eta Iker ondoezik sentitu bada ere, ziur gaude datorren asterako bere onera etorriko dela. Albiste ezberdinak izan ditu beste behin hizpide, eta horren bueltan gurera itzuli da Potorrosin doktorea osasunaz duen bere ikuspuntuaren inguruan hitz egitera.

Astearen erdian jaso ohi dugu Eider Iruretagoiena psikologoaren bisita, baina oraingo honetan aldaketa egin eta ostegunean jaso dugu bere bisita. Ezin hutsik egin eta Asertibitatearen inguruan lasaiago hitz egiteko tartea hartu dugu berarekin. Luze eta zabal hitz egiteko moduko gaia da honako hau eta ez dugu gutxiago egin nahi izan Iruretagoienarekin. Gonbidatuen tarteari dagokionez berriz, Alaine Agirrek egin du lehenik bat gurekin literaturaz hitz egiteko. Ondoren, Antonio Iriarte, 'Global Musik' saioko aurkezle eta Skabidean taldeko bateria-joleak biharko egunean izango duten kontzertuaren inguruan hitz egin digu.

Jaurlaritza Logoa