Live

Dena Irailerako

Dena Irailerako x 19 | Hemen ote da uda?

Asteburu osoan zehar izan dugu hizpide eguraldia denok, nahiz eta aste osoan aipatzeari ere ez diogun utziko. Astelehen baten antzera, Iker Plazaola eta Olatz Beobide kolaboratzaileez gain, Lara Izagirre zuzendariak ere egin du bat gurekin.

Audio_placeholder

Dena Irailerako x 19 | Hemen ote da uda?

Loading player...
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Abuztuaren amaierara iristeko gero eta gutxiago geratzen zaigu, baina buruari buelta batzuk eman ahal izateko lasai eserita jarri eta ondorengo galdera egiten badiogu gure buruari: Noiz hasi eta amaituko da 2021 honetako uda? Egun batean tenperatura altua izaten baldin badugu Euskal Herrian, garbi dugu horren ondotik beste hainbat egun etorriko direla hotz egiteaz gain, euria egingo duena. 'Dena Irailerako' saioan, ez gara eguraldi iragarle, baina hauek izango dutenaren presioan jarri gara pentsakor. Irratiaren edota telebistaren bitartez eguraldia iragartzen duten meteorologo horiek; zer pentsatuko ote dute adierazi duten eguraldiaren itxurarik ez badu hartzen egunak?

Ez dakigu eguraldiaren ondorio edo asteburuan egin duen hausnarketa saioaren ondorioz, baina erabat nahastu ditu Naiz irratiaren uhinak astelehen honetan Iker Plazaola kolaboratzaileak. Albiste ugari eman dizkigu ezagutzera beste behin ere, nahiz eta itsasoak parke batera iritsarazi zuen botila harren misterioa oraindik argitu gabe geratzen zaigun. Zer ote zegoen botila horren barruan? Egin al diozu galdera hori behin baino gehiagotan zuen buruari? Seguru baietz, eta 'Dena Irailerako' saioan ez dugu misterio hori argitu gabe geratu nahi.

Denboraldi honetan berriz, azkenekoz egin du bat gurekin Olatz Beobide kolaboratzaileak. Astearen lamia ugari ezagutzeko aukeran izan gara beste behin bere eskutik eta hauek hitzak gertuagotik ezagutzeko ere bai. Isabel Azkarate eta Enkarni Genua izan ditu gaurko honetako protagonista eta beraien ibilbidea gertuagotik ezagutzeko aukera paregabea izan dugu hasteko eta behin. Gonbidatuen tarteari dagokionez, beste zenbaitetan bezala, zinemari egin diogu beste behin tarte bat. Lara Izagirre zinema-zuzendariaren azken lana bertatik bertara ezagutu dugu. 'Nora' izenpean izango dugu irailetik aurrera ikusgai zinemetan.

 

Jaurlaritza Logoa