Live

Dena Irailerako

Dena Irailerako x 11 | Uhin eta olatuen gainean

Ondo baino hobeto esnatuta, eta adi-adi egoteko moduko asteartea izan dugu gaurkoa. Iker Plazaola kolaboratzailea ez gaitu nolanahiko gaiekin arrapatu, Elena Belo kolaboratzaileak aldarrikapenerako garaia dela erakutsi digu eta hori berretsi digu ere Xabier Alkiza bikoiztaileak.

Audio_placeholder

Dena Irailerako x 11 | Uhin eta olatuen gainean

Loading player...
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Astearte honetan gurekin bat egin baldin baduzu, seguru moduren batera edo bestera uhinei esker entzun gaituzula. Autoan, etxean, mendia... irratia piztuta izan baduzu, gai ugariren inguruko solasaldiak entzungo zenituen. Baina uhinen inguruan hitz egiten jartzen garenean, hauen sinonimo den olatuak datozkigu burura. Zenbat aldiz hitz egin izan dugu azken urte eta erdian olatuen inguruan; zenbat agintari edota zientzialarik hitz egin digute Covid-19aren pandemiaren olatuen inguruan? Erantzunik garbiena, zenbatzen ahaztu zaigula esatean egongo da agian, edota zoramenak ekarri duen nahasmen hori.

Nahasmena izan arrazoi edo ez, Iker Plazaola Oñatiko gure kolaboratzaileak bat egin du asteko bigarren egunean gurekin. Ahotik kontatzeko duen gauza orori zentzua bilatzen saiatzen baldin bagara, ez zaizu batere erraza egingo nahiz eta saiakera ugari egin. Atzo egunaren antzera, albiste ezberdinak izan ditu hizketagai txantxikuak eta horren ondotik 'Ideiatxoak' atala zabaldu du berriro ere. Biharko egunera begira, etxetik Groseko gure atalaiara etorriko dela esan digu eta Tessarekin batera karaokea egingo duenaren zina adierazi du.

Elena Beloki kolaboratzaileak uda honetan behintzat azkenekoz egin du bat gurekin, eta agur hori behar bezala nola egin jakin duelakoan gaude. Harietatik tiraka, aurrera begira jarri gara oraingo honetan ere eta feminismoan, zein arraza ezberdineko emakumeen inguruan hitz egin nahi izan digu joan zen kolaborazioari tiraka.

Saioa amaitu aurretik, gonbidatu paregabe baten bisita jaso dugu bertatik bertara eta hitz egiteko asko eman digu. Xabier Alkiza bikoiztaile euskalduna da eta 'Bieuse' elkarteko kide den aldetik, 2018az geroztik greban dihardute. Eguneko egoera zein den ezagutaraztean gain, aurrera begira dituzten asmoak zeintzuk diren ere zehaztu nahi izan dizkigu Alkizak berak eta ez dute inolako zalantzarik gainera borrokan jarraituko dutela mahai gainean dituzten helburuak lortu arte.

Jaurlaritza Logoa