Live

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria
Interview
Leire Garai
Pilotaria

«Lorpenik handiena itzultzea izan da»

Belauneko lesio larria gaindituta, Leire Garai bueltan da bi urte eta erdiz pilotalekuetatik kanpo egon ondoren. Majo sufritu eta gero, berriz ere pilotari sentitzeko aukera izan du arabarrak eta hori omen da «lorpenik handiena: itzultzea».

«Lorpenik handiena itzultzea izan da»

Loading player...
Leire Garai 2023ko Hiru Hiriburuak txapelketako finalean.
Leire Garai 2023ko Hiru Hiriburuak txapelketako finalean. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Bi urte eta erdi pilotalekuetatik kanpo egon ostean, joan den igandean berriz ere zuriz ikusi ahal izan genuen Leire Garai pilotari gasteiztarra. Belauneko lesio larriak luze jo du, eta bidean «une zailak eta zalantzak ere izan ditut», adierazi du. Berriz pilotan aritzeko gai izango ote zenaren zalantza ere planteatu zuen nonork. «Zure esku dagoen guztia egiten duzun momentuan, eta hobekuntzarik ikusten ez duzunean, zaila da aurrera egitea», aitortu du Garaik.

Bide hori, ordea, ez du bakarrik egin. Familiaren, lagunen eta gertukoen babesak hilabete zailenak kudeatzen lagundu diola azaldu du, nahiz eta prozesua gogorra izan den. Orain, frontoira itzuli eta berriz ere pilotari sentitzea da saririk handiena berarentzat. Palmaresean txapelak dituen arren, «orain arte lortu dudan lorpenik handiena itzultzea izan da», dio gasteiztarrak.

Jaurlaritza Logoa