Live

Dena Irailerako

Dena Irailerako x 6 | Zama umore bihurtuz

Astearte batek gainontzeko egunen modura, onena izateko arrazoiak ditu. Iker Plazaola eta Elena Beloki kolaboratzaileak gurean izan ditugu, buruari buelta ugari emateko lanketa utzi digutelarik. Iñaki Iriarte, Eneko Gutierrez eta Maria Arandia gonbidatuek ere ez dute hutsik egin.

Audio_placeholder

Dena Irailerako x 6 | Zama umore bihurtuz

Loading player...
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Astearte batek izan dezakeen zama ez da nolanahikoa, baina egunari zukurik onena nola atera jakin egin behar da. 'Dena Irailerako' saioan ez dugu esango adituak garenik, baina saiakera egiten hasita oraingoan ere lortu dugulakoan gaude. Goizeko 10:00etan hasi eta 12:00ak bitarte kolaboratzaile nahiz gonbidatu ugari igarotzen dira Naiz irratiko mikrofonoen aurretik, gaur ere beste horrenbeste izan dira eta egun osoan buruari buelta bat baino gehiago eman ahal izateko gaiak utzi dizkigute.

Bueu, Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen O Morrazon eskualdeko udalerria da eta gure Oñatiko Txantxikuak bertatik burutu du eguneko kolaborazioa beste behin ere. Plazaolak Hegazkinak izan ditu hizpide eta gehienak kolore zuriz pintatutakoak badira ere, Andonegik zehaztu digu badirela berde edota beste kolore batzuetakoak ere.

Elena Beloki kolaboratzaileak, 'Haria' ikasturte berri honetako bere tartea aurkezteko hitzordua izan du astearte honetan. Esanahi askoren artean osatzen da "haria" hitza eta gurera datorrenero lotura ugari egingo ditu, arreta jarri eta ondo entzutea oso garrantzitsua izango delarik. 150.urteurrena ospatu da aurten Parisen agintea izan zuen gobernu iraultzaile eta sozialista erradikala izan zenetik. Omenaldi txukuna egin nahi izan dio Belokik eta informazioa alde batetik eta bestetik bildu ostea, txukun-txukun ekarri digu prestatuta.

Joan zen urtean saioaren teknikari genuen Iñaki Iriarte berriz, gonbidatu izan dugu gurean gaurko honetan. Soinu teknikaria izateaz gain, bakarrizketetan ere aditua da eta 'Kajerak' gure irrati nobelaren gidoigintzan jarduten duen artista handia ere bai. Baina ez da eguneko gonbidatu bakarra izan, Eneko Gutierrez eta Maria Arandia gazte ilusionistek txundituta utzi baikaituzte magiarekiko duten zaletasunarekin.

 

Jaurlaritza Logoa