Live

Miren Mujika

Aitziber Badiola: «Zailena da jakitea pertsona batek zer jantzi nahi duen»

Etxetik jantzita ateratzen garenon buruhaustea izan ohi da sarri etxetik ze
arroparekin atera. Nola jantziko naiz besteren begietara onartua izan
nadin? ez dezadan atentziorik eman? Buruhauste horiek ordenatzeko,
beraz, Aitziber Badiola itxura aholkularia izan da Dena Irailerako saioan.

Audio_placeholder

Aitziber Badiola: «Zailena da jakitea pertsona batek zer jantzi nahi duen»

Loading player...
Aitziber Badiola
Aitziber Badiola

Ez ginateke inoren onarpenerako jantzi beharko, ez behintzat talde handi baten parte sentitu ahal izateko. Baina, badira gizarte honen arautegiaren barruan zerrendatzen diren faktore asko, eta horietako bat dira aurreiritziak.

Horien beldur bizi da jendea, eta janzkerarekin lotu ohi dira maiz. Aitziber Badiola itxura aholkularia ondarrutarra da bera eta txikitatik datorkio arroparekiko zaletasun hori. Izan ere, aiton-amonen baserrian amonaren arropak miatzen ibiltzen zen oso txikitatik. Hala ere, arroparekin zerikusia zuen zerbait ikasi nahi zuela argi bazuen ere, kosta egin zitzaion ikasketa horiek bere jatorriarekin lotzea. Hala azaldu digu berak: «Hasieratik ez banuen bide hau hartu izan zen ez nuelako ikusten nire profil herrikoia modaren bidetik».

Azaldu du aspalditik datorkiola gizakiari polit sentitzeko behar hori, ez dela gauza berria, alegia. Baina adierazi du garrantzitsuena dela pertsonak eta bere itxurak bat egitea. Aldaketa batek edo eboluzio batek, ordea, bere lana dakarrela dio Badiolak: «Nik personal trainer batengana jotzen badut eta berak ematen didan entrenamendua ez badut egiten ez naiz forman jarriko, bada, modarekin berdin».

Berretsi du, halaber, gizakia zoriontsu egiten duena ez dela modari jarraitzea, baizik eta janzten duguna janzten dugula geure buruarekin ondo sentitzea. Zailena, ordea, pertsona batek zer jantzi nahi duen jakitea omen da: «Zailena da jakitea pertsona batek zer jantzi nahi duen», azaldu du. Baina badago faktore garrantzitsu bat guzti honetan: besteen begietara onartuak sentitzea. Eta begi horiei guztiei begira bizi garela dio Badiolak. «Nik ez nuke hori jantziko» edo «Ez zait batere gustatzen jantzita daramazun hori» bezalako iruzkinak denok jasan behar izan ditugula esan du Badiolak, baina horiei izkin egin behar zaiela aholkatu du, gizarte honetan joera handiagoa baitago iruzkin negatiboak egiteko inori polit dagoela esateko baino.

Bera itxura aholkularia izanagatik ere, baieztatu du itxura bakarrik ez dela dotoretu egiten gaituena, norbere aldartea ere sartzen omen da itxura horren barruan. Eta, horregatik, hain justu, gizarteari bere burua maita dezan aholkatu dio, hori baita aurreiritziei izkin egiteko bidea: «Geure buruari ahalik eta etekin handiena ateratzean dago gakoa. Bezero askok esaten dit: Jo, ni ez naiz Claudia Schiffer», eta nik esaten diet: Claudia Shiffer ere ez da zu».

Jaurlaritza Logoa