Dena Irailerako

Maider OIeaga eta Amaia Zubiria, artearen bi lami

Olatz Beobide aktore eta zine zuzendaria astero bisitatuko du Tessa Andonegiren ´Dena Irailerako´saioa. Euskal emakume sortzaileen berri emango digu ´Artearen Lamiak´atalean. Aste honetanko lamiak Maider Oleaga eta Amaia Zubiria izan dira.

Audio_placeholder

Maider OIeaga eta Amaia Zubiria, artearen bi lami

Loading player...
Maider Oleaga eta Amaia Zubiria
Maider Oleaga eta Amaia Zubiria

'Dena irailerako' saioa hasi berri den honetan, Olatz Beobide aktore eta zine zuzendaria hurbildu da Donostiako NAIZ gunera, hala egingo du astelehenero, helburu zehatz batekin gainera. 'Artearen Lamiak' aurkeztuko dizkigu astero Beobidek. Aste honetan bi lami ekarri ditu gurera: Maider Oleaga eta Amaia Zubiria.

Beobidek azaldu du astero artista emakumezkoak izango dituela hizpide 'Artearen Lamiak' atalean.  Izan ere, bere hitzetan «gure esku dago» horiei guztiei merezi duten lekua aitortzea.

Makina bat dokumental egindakoa da Oleaga, baina badago beste edozeren gainetik miresten dion faktore bat, Beobideren arabera: dokumentalak egin ahal izateko, bere burua testuinguruaz zipriztintzen duela. Alegia, dokumentala gertatzen den tokira bidaiatu eta bertatik bertara bizitzen dituela grabatu nahi dituen horiek. ´Muga deitzen da pausoa´.

 

Olatz Beobidek ekarritako beste lamia Amaia Zubiria izan da. «Oso ondo kantatzen duen emakumea da, ausarta, baina ez nekien sortzailea ere bazela eta letrak ere idazten zituela» aitortu du Beobidek gurean.

Irratiarekin ere badu zer kontatua Amaia Zubiriak, «oso jende gutxi daki hori» esan du Beobidek. 90. hamarkadan, ia lau urtez aritu zen Zubiria RNEko laugarren katean saio bat egiten. Zer da bitxiena? Euskaraz egiten zuela saioa. Irratigintza egiten Pako Sagarzazurekin ikasi zuen, Herri Irratian eskarmentu handikoa zen Sagarzazu.

Antzerkian ere egin zituen bere lanak Zubiriak. 1983an Fran Lasunenekin batera, 'Oficio de tinieblas' antzezlaneko musika egin zuen Zubiriak. Bost konpainiek hartu zuten parte antzerki obran, eta oso entzutetsua izan zen garaian. Antzerkirako soilik ez, zinemagintzan ere egin du lan Zubiriak, 'Segoviako Ihesa'-ko soinu banda sortu zuen Xabier Lasarekin batera, hura izan zen bere lehen kargua. Gero etorri zen 'La Muerte de Mikel' eta Pascak Gaingekin batera egin zuen 'Zergatik Panpox'.