Live

Hegoi Belategi

Euskal Herrian bada intersekzionalitate hitzari alternatiba bat bilatu diona

Astearte honetan Elena Beloki kolaboratzaileak ere bisita dotorea egin digu 'Dena irailerako' saioan, intersekzionalitatea oinarri hartuta aritu delarik oraingoan. Hernaniarrak oraingo honetan ere erakutsi digu, itxuraz zeharo ezberdinak diren gaiak uztartu ahal dituela.

Audio_placeholder

Euskal Herrian bada intersekzionalitate hitzari alternatiba bat bilatu diona

Loading player...
Elena Beloki
Elena Beloki

Kolaboratzaile handia dugu Beloki, joan zen urtean ez zizkigulako nolanahiko gaiak ekarri eta aurtengoan ere ez da motz geratzeko etorri. Denboraldi honetarako bere azken atala izan du gaurko honetan, eta gauzak horrela, intersekzionalitatearen inguruan hitz egin nahi izan digu. Ahoskatzerako garaian bezala, hitz erabat potoloa dela esan genezake baita alor honetako edukiei erreparatzen baldin badiegu ere.

Ondo azpimarratu nahi izan digu Belokik, «ingelesetik datozkigun kontzeptuak automatikoki, itzultzeko joera dugula». Izan ere, hiztegian ez datorren hitzetako bat bada ere, bada Euskal Herrian alternatibarik bilatu dionik. Wikipedia plataformaren arabaera, «80ko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan garatu zen teoria eta tresna analitikoa da». Kolaboratzaileak zehaztu digunez ordea, elkargune hitzak ez du asetzen helburua eta erabileraren arabera
kontraesankorra ere izan daiteke.

Aurrez adierazi moduan Belokik berak ere Ameriketako Estatu Batuetan duela jatorria hitz honek adierazi digu, Soujurner Truth esklabo izandako emakumearen istorioa azpimarratu nahi izan duelarik. Bere benetako izena Isabella Bomefree bada ere, esklabotasunaren kontrako aktibista eta feminismo beltzeko erreferente historikoa da gaur egun oraindik Truth. Esklabo beltz bezala jaio zen eta emakume aske bezala bizi izan zituen azken urteak.

Belokik adibide argi bat jarrai nahi izan du gaurko bere atalean emakume beltzak, diskriminaziorako faktore bat direla adierazi ahal izateko. Eta amaitu baino lehen tartea biribildu ahal izateko, intersekzionalitatea emakume afroamerikarrekin lotua egon dela baieztatu digu betidanik. Eboluzio handia eman duela esan genezake alor honek, nahiz eta ordutik gaur egun arte beltza izateaz gain, badirelako emakume bat diskriminatzeko beste hamaika modu.

Jaurlaritza Logoa