IRRATIA

Bueltan dira 'The Last of Us' eta 'Black Mirror' telesail arrakastatsuak

Pozik egonen dira zaleak, bueltan baitira 'The Last of Us' eta 'Black Mirror' telesail arrakastatsuen denboraldi berriak. Zinema aretoetan, Mario Casas aktorea protagonista den 'Muy Lejos' filmak deitu digu arreta, kritikarentzako Casasek inoiz sinatutako lan onena.

'The Last Of Us' telesaileko protagonistak, Joel (Pedro Pascal) eta Ellie (Bella Ramsey) (The Last Of US)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Cannesera begira pasa dugu goiza, urteko jaialdi garrantzitsuenak gaur eman baitu Sail Ofizialaren berri. Maiatzaren 13tik 24ra izango da jaialdia, eta euskaldunik ez da lehiatuko sail ofizialean, baina ordezkapen galiziarra eta katalana egonen da, 'Sirat' eta 'Romería' filmekin. Ez da erreza izaten, baina ados eta pozik dago zinemaldi frantsesak egindako hautapenarekin nahiz eta zuzendari batzuk botatzen dituen faltan.

Horretaz gain, asteko gomendioek ez dute hutsik egin. Pantaila handian 'Le Deuxieme acte' film frantsesa eta 'Muy Lejos' Gerard Oms zuzendari katalanaren opera prima. Streaming plataformara heldu dira bi handi, biak distopikoak, gainera. 'Black Mirror' telesailaren zazpigarren denboraldia, eta 'The Last of Us'-en bigarrena.

Le Deuxieme acte, Quentin Duplieux

Muy Lejos, Gerard Oms

Black Mirror, Netflix

Last Of Us, HBO MAX