IRRATIA

Zinemira saria jasoko du Elena Iruretak bere ibilbidearen eskertza moduan

Zineman, telebistan zein antzerkian egindako bidearen eskerronez astearte honetan jasoko du EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteen eskutik. Nahiz eta sari zalea ez den, «nahikoa sari da lan honetaz bizitzea», pozik hartuko du saria egingo den gala berezian.

Elena Irureta aktore zumaiarrak Zinemira saria jasoko du Zinemaldiko 72. edizioan (Andoni Canellada)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Euskaldunen imaginarioan hiltzatuak geratu diren pertsonaia ugari haragitu ditu Elena Irureta Zumaiarrak, oso komemikoak gehienak. Baina Iruretaren erregistroa aski luzea da, ikusi dugu Lehendakari emazte eta Etxebeste alkatearen emazte paperean, polizia eta ertzain. Bittori alarguna 'Patria'-n, minbizi gaixoa 'Hospital Central'en. Zerrenda luzea da.

Argi du Zumaian nahi duela bizi, eta Euskal Herrian lan egin. Ahal bada, telebistan, baina fikzioan. Antzerkira bueltatzen bada? Betiko lagunekin, noski. Haizpea Goenaga eta Loli Astorekarekin.