08 OCT. 2022 - 08:50h Ed Sheeran eta Pokemon konpainiaren arteko lan berriak, Celestial du izena Irailaren 29an single gisa argitaratu zuten Ed Sheeran eta Pokemon konpainiak elkarlanean beraien lan berria, eta Pokemon Scarlet eta Violet jokoetan agertuko da azaroaren 18tik aurrera. Ed Sheeran - Celestial (Ed Sheeran) Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio. Ioar Aizpurua Pasaden astean eman zuen ezagutzera Ed Sheeran kantautore britainiarrak bere lan berria Pokemon konpainiarekin elkarlanean, eta Celestial izenarekin topatuko dugu interneteko plataformetan. Nagusiki Japonian eta Zelanda Berrian lortu du arrakasta Pokemon Scarlet eta Violet jokoetan azaroaren 18tik aurrera entzungo dugun lan honek, baina batek daki aste batzuen bueltan zer gertatuko den. Lan bikain honez gain beste zenbait entzuteko tartea ere hartu dugu, Naiz Irratiaren uhinetatik igaro bai dira Sam Smith, Miggy Dela Rosa eta Beyoncé beste askoren artean. Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak: 1. Bandana - Fireboy DML & Asake2. Unholy - Sam Smith & Kim Petras3. Ferrari - James Hype & Miggy Dela Rosa4. I Don't Think That I Like Her - Charlie Puth5. Bad Memories (feat. Elley Duhé & FAST BOY) - Meduza & James Carter6. I Really Want to Stay At Your House - Rosa Walton & Hallie Coggins7. 2 Die 4 - Tove Lo8. CUFF IT - Beyoncé9. Solo Para Ti - Alvaro Soler & Topic10. Don't Wanna Know (feat. Kendrick Lamar) - Maroon 511. ZETAK & Bomba Estéreo - Zoriontasuna12. Numb - Marshmello & Khalid13. Stay With Me - Calvin Harris, Justin Timberlake, Halsey & Pharrell Williams14. Sun Will Shine - Robin Schulz & Tom Walker15. Celestial - Ed Sheeran