Zuzenean

Arrakastaren olatura batu da Niall Horan abeslari eta konpositore irlandarra beste behin

Audio_placeholder

Arrakastaren olatura batu da Niall Horan abeslari eta konpositore irlandarra beste behin

Loading player...
Niall Horan
Niall Horan (Niall Horan)

Ostiralero legez mundu mailako arrakasta zerrenda txukuna osatzen saiatu gara Naiz Irratiko ‘Prest!’ saioan. Lehen entzunaldian beraien erritmora ondo baino hobeto eramaten gaituzten piezak izan dira protagonista beraz, baina baita lehen lerroko artista eta talderik handienak ere. Azken astean Niall Horan abeslari eta konpositore irlandarrak Heaven izeneko bere lanarekin lorturiko arrakasta azpimarratu nahi izan dugu. One Direction taldeko kide ohia bere bakarkako bidea gogoz eta ilusioz burutzen ari da, eta AEBtan bezala, Europa mailako zenbait lurraldetan ere eman du fruitua berak jarritako haziak.

Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak:

1. Special - Lizzo ft. SZA
2. Last Night - Morgan Wallen
3. Sweet Goodbye - Robin Schulz
4. Heaven - Niall Horan
5. Heart Wants What It Wants - Bebe Rexha
6. OMG - NewJeans
7. Me Gustas Tu - Manu Chao
8. I Want You - Peking Duk ft. Darren Hayes
9. 10:35 - Tiësto, Tate McRae
10. Sunset - Caroline Polachek
11. Creepin' - Metro Boomin, The Weeknd, 21 Savage
12. A fuego - Blas Cant&oacute
13. LLYLM - ROSALÍA

Jaurlaritza Logoa