Zuzenean

Ioar Aizpurua

Urtea amaitu baino lehen kaleratuko du Mabelek disko berria, 24KGoldn alboan duela

Joan zen hilabete amaieran jakin genuen Mabel disko berriarekin geraturatuko zaigula laster, eta beraz, hasiak dira ezagun egin ziren bere kantuak zerrendetan berriro ere gorako bidea hartzen. 24KGoldn rapeatzailearen elkarlana jasoko duenaren susmoak ere badira.

Audio_placeholder

Urtea amaitu baino lehen kaleratuko du Mabelek disko berria, 24KGoldn alboan duela

Loading player...
Mabel
Mabel (Prest!)

Ostiral honetarako ere, proposamenik dantzagarrienak bilatzen saiatu gara 'Prest!' saiorako. Zenbait lurraldetatik igaro gara beste behin ere, Kanada, Suedia, Txina eta Italia izan direlarik beste askoren artean. Mabel abeslari eta konpositorearekin eman diogu ordea saioari, urtea amaitu baino lehen kaleratuko bai du disko berria eta 24KGoldn rapeatzailearen elkarlana ere izango dela diote zenbait hedabidek.

Beste zenbait kantu izan dira ordea asteko zerrendan, eta horien artean azpimarratzeko modukoa iruditu zaigu, Bryan Adams-en Summer Of '69. 1984.urtean kaleratu zuen pop rock estiloko lana, Suediako lurraldean bueltaka hasi da berriro ere eta zerrendan gora egin ostean, zazpigarrenari heldu dio dagoeneko.

Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak:

1. Mabel - Don't Call Me Up
2. The Avener, Waldeck, Patrizia Ferrara - Quando Quando
3. Preston Pablo, Banx & Ranx - Flowers Need Rain
4. Martin Garrix, David Guetta, Jamie Scott, Romy Dya - So Far Away
5. VALMAR, Szikora Róbert - Úristen
6. Pinguini Tattici Nucleari - Giovani Wannabe
7. BTS - Moon
8. Charlie Puth - That's Hilarious
9. Post Malone, Roddy Ricch - Cooped Up
10. BULEGO - Suzko Erroberak
11. Camilo - Pegao
12. Bryan Adams - Summer Of '69
13. Andy Grammer - Don't Give Up On Me
14. Jackson Dean - Don’t Come Lookin’