Reggae Fever | Beñat Gabiña
43 poemak biltzen dute 'Askatasuna kontu serioa da' liburua, Linton Kwesi Johnsonen ibilbide poetiko eta musikala hain zuzen ere. Beñat Gabiña euskarara itzuli du lana eta 'Reggae Fever' saioan aurkeztu ahal izateko tokia egin diogu.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Ostegun honetako 'Reggae Fever' saioan, Beñat Gabiñaren bisita jaso dugu. Euskarara itzuli duen "Askatasuna kontu serioa da" liburua aurkeztu digu berak, Linton Kwesi Johnsonen ibilbide poetiko eta musikala biltzen baitira bertan topa genitzakeen 43 poemetan. 70. hamarkadan garatutako Dub Poetryren estiloa gehiago ezagutzeko aukera eskaini nahi izan da lan honetan, baina hitz indartsu hauek, reggae musikaz lagundurik datoz. Xehetasun guztiak jarri dizkigu mahai gainean Gabiñak. Reggae Sukarra ona da!