Zuzenean

Eneko Alkorta

Reggae Fever | 2021eko Euskal reggae-aren uzta

Urteari agur esan baino lehen, Euskal reggae-ak 2021 honetan utzi digunari egin nahi izan diogu errepaso 'Reggae Fever' saioan. Urte osoan zehar protagonista izan ditugun zenbait bakarlari eta artista ere, lehen lerroan jarri ditugu gaurko honetan.

Audio_placeholder

Reggae Fever | 2021eko Euskal reggae-aren uzta

Loading player...
Revelation (Eira)
Revelation (Eira)

Ostegunero izan gara elkarrekin batak besteari konpainiarik onena eskaintzen Naiz Irratiaren uhinetan, baita urteko azken izan dugun irratsaio honetan ere. Astero-astero zenbait kantu berri ezagutu ditugu, baina ez ditugu ahaztutzat eman kuttunenen zerrendetan gordeak ditugunak ere. Aste honetakoari dagokionean, urteari amaiera on bat eman ahal izateko, 2021eko euskal reggaeak eman duen uztari eman diogu errepasoa.

Urte osoan zehar, gure saio kuttun honetako protagonista izan ditugunen kantuak entzun ditugu gaurko ordubetean zehar. Kontuan izan behar dugu ordea, oraindik ez dela amaitu urtea, nahiz eta gure azkena izan, nobedarerik handienei ere tartea eskaini nahi izan baitiegu. Eira abeslariaren Revelation lana entzuteko aukeraz ondo baino hobeto baliatu baikara lehen aldiz gurean. Urte berri on guztiei! Reggae Sukarra ona da!

Jaurlaritza Logoa