Eneko Alkorta

Reggae Fever | Akatz taldeko Bitak eta Borjak 'Yuyu' lana aurkeztu digute

Audio_placeholder

Reggae Fever | Akatz taldeko Bitak eta Borjak 'Yuyu' lana aurkeztu digute

Loading player...
'Yuyu' diskoaren azala (Akatz)
'Yuyu' diskoaren azala (Akatz)

Ostegunero entzuten ditugun doinuak bereziak izaten dira 'Reggae Fever' saioan, baina oraingo honetan are eta bereziagoak izan ditugu Bakioko 'Akatz' taldeari esker. 1992.urtean iragarri zuten sorrera ska eta rocksteady musika estiloak jorratu ahal izateko, eta gaur egun bederatzi musikarik osatzen dute. Ordutik gaur egun arte denetarik utzi digute entzun ahal izateko, diskografia zabala baitute 1994.urtean kaleratu zuten lehen diskotik. Oraingo honetan berriz, disko berria esku-artean dutela gerturatu dira guregana, eta elkarrizketarako tarte itzela hartu dugu.

Denboraldi berri honetan burutu dugun lehena izan da honako hau, eta gogoz geunden gainera beraiek gure artean izateko. Taldeko Bita eta Borjaren bisita jasota, 'Yuyu' lan luzearen aurkezpenari heldu eta hitz egiteko ugari utzi digu. Doinu bereziak topatuko ditugu disko berri honetan, eta guztiek utziko gaituzte moduren batera edo bestera aho zabalik. Duela bi aste kaleratu zuten gainera, diskoari aurkezpena egiten dion bideoklip bikaina eta horren inguruan ere hitz egin nahi izan dugu noski. Ez ahaztu, Reggae Sukarra ona da!