Zertan ari dira euskal Twichlariak?
Bi euskal streamer gonbidatu ditugu 'Dena Irailerako' saiora, @arkkasuko eta Pubguitar @12arroakoharria, biak aritzen dira zuzenekoak egiten Twich-en.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Miloika lagun konektatzen dira egunero Twich plataformara. Zuzenekoak egiteko plataforma da, hori da premisa bakarra. Zuzeneko horiek oso anitzak dira, denetarik topatuko duzu betan: bideo-jokoen inguruko tutorialak, zuzeneko partidak, barkarsolasak, sukaldaritza, eskulan edo bestelako zuzenekoak topatuko ditugu, eta hizkuntza askotan, baita euskaraz ere. Twitchen kanala duten bi euskal streamer gonbidatu ditugu Dena Irailerako saiora.
@Pubguitar euskal streamerrrak youtuben eman zituen lehen urratsak. Gitarra tutorialak egiten zituen hasieran «baina atzetik lan handia du tutorial bat egiteak. Ni Berti Txarrak taldearen kantuekin hasi nintzen, euskaraz» dio, baina «Twitchen dena da dibertigarriago» nabarmendu du. Youtubetik salto egin zuen Twich plataformara, 3000 Twich ekimenari esker.
@Arkkakuso-k aldiz bestelako edukiak eskainten ditu zuzenean, «niri hitz egitea asko gustatzen zait, eta irri egitea ere bai» dio. Bere twitcheko kanalean jokoak izan ohi ditu hizpide «hutsaren hurrengoa naiz bideo-jokoetan, saiantzen naiz baina....ez naiz oso abila. Eta hori ere bada nire esentzia» dio nafarrak, berak ere youtuben hasi zuen bere streamer ibilbidea.
Bata eta bestearen ezberdintasunak galdetuta, @arkkakuso -k argi du youtubek konstantzia bat exigitzen duela, eta bideo bat publikatzea atzeko lan handia baduela. Bestelakoa da Twich, zuzeneko emisioa baita «ateratzen da, atzeratzen dena» dio «behar dena da interneteko konexio on bat», nabarmendu du.