IRRATIA

Etxeko Uzta: Bada umorierik euskal musikan?

'Ez eman umore' lelopean euskaldunon umorea aztertuko dute Uxue Anduaga doktorea, Gorpuzkingz-eko 'Big Txiki' eta Maite Arroitajauregi 'Mursego'-rekin. 

Etxeko uzta

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ramon Zabalegi, Asier 'Bukowski' eta 'Izen Bako Emakumea' dira 'Etxeko Uzta' podcastaren gidariak, eta hilabetero musikaren inguruko bati heltzen diote. 'Etxeko Uzta' podcasteko kideek hasieratik egin zuten ohartarazpena: «bazterrak xaxatzera gatoz» eta hala egin dute martxoko alean ere. 'Umorea eta euskal musika' hartu dute hizpide hilabete honetan, eta horretarako hiru lagun gonbidatu dituzte saiora: Maite Arroitajauregi 'Mursego', Gorpuzkingz trap taldeko 'Big Txiki' eta Uxue Anduaga doktorea, euskal umorearen inguruko tesia egin du hondarribitarrak. 

Ertz asko baditu hilabete honetarako aukeratutako gaiak. Duda barik umorea falta da. Oso talde edo barkalari gutxi daude umorea landu dutena» dio argi eta garbi Maite Arroitajauregik,  «herri bat gara dakigula gure herriaz barre egiten» dio eibartarrak. 

Erantzun bakar bat ez duten makina bat galdera sortzen dira gure umorearen bueltan: zergatik oholtzara igotzekoan alde batera uzten da umorea? Berdin gertatzen al da beste herrialdeetako musikariekin? Mugak paratu behar dizkiogu umoreari? Zeinek du prestigio gehiago: dramak edo umoreak? Zenbateraino dugu sinestuta euskaldunok umorerik ez dugula?