Naiz Irratia
0215_p40_etxekouzta
Etxeko Uzta | Elektronika Euskal Herrian (I)

Musika elektronikoa 'elektronika' hartu dugu hizpide apirileko 'Etxeko Uzta' saioan. Saio bikoitza egin dugu, hau lehendabizikoa Asier Balzategi (Dj Balza)  eta Oihana Alberdi musika-eragilearekin.

Loading player...
05/05/2020

Musika elektronikoa, elektronika, dugu hizpide apirileko 'Etxeko Uzta' saioan. Elektronikaren gaia zabala da, mamitsua, korapilatsua, eta anitza. Horregatik bitan banatu dugu hilabete honetako uzta. Hau duzue lehendabiziko zatia: elektronikaren ibilbide errepasatu dugu, nazioartean elektronikak izan zuen eragina eta, aldiz, Euskal Herrian elektronikak izan zuen hasiera gazi-gozoa gogoratu ditugu. Egungo Euskal Herriko elektronika eszena ere  aztertu dugu: egiten diren festa, jaialdi eta bestelako ekitaldiak izan ditugu hizpide.

Ramon Zabalegiren gidaritzapean, 'Izen Askotariko Emakumea' eta Asier Bukowski ondoan izan ditu noski uzta honetan ere. Baina, 'Etxeko Uzta' guztietan egin bezala, aukeratutako gaiaren araberako gonbidatuak izaten dira, elektronikaz hitz egiteko, lehen round honetan Asier Balzategi,Balza DJ-a, eta 'Haus of Beat' irratsaioaren gidaria eta Oihana Alberdi musika-eragilea.

Aperitive bezala entzun hau, elektronika estiloan egin zen lehendabiziko abestia bezala ezagutzen d. Alemaniako Krafwerk taldearen 'Autobahn' abestia. Asko aldatu dira gauzak geroztik, ezta?

Elektro house, elektropop, elektro punk, Drum and Bass, trance, break beat, trapstep, trap, techno...oso zabala da elektronika eta asko dago esateko.

Gogoratu Naiz Irratiko spotifyean aurkituko duzuela Etxeko Uzta honetan aipatutako hainbat kantuen zerrenda.

 

INFOS ASSOCIÉES

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia