IRRATIA

∫ateliteak x 4

Etxeko uztan: Proceed, Sega Sound Killers edota Atodamadre. Sampleen atalean, Negu Gorriak eta euskal klasikoetan itsasora begira jarri gara.

sateliteak irudia txikia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Sateliteak saioaren laugarren edizio hau, ohi bezela, gure inguruko nobedadeekin hasi dugu. Etxeko uztan badugu zer aditu: Proceed, Sega Sound Killers edota Atodamadre besteak beste. 

Sampleen atalean ere, inguruotan geratu gara Negu Gorriak en B.S.O kantu mitikoa aztertzeko, Linton Kwesi Johnson Jamaikarrarena zen kantu originala. 

Saioaren bigarren zatian, estatuan azken boladan kaleraturiko hiruzpalau lan entzuteko aukera izan dugu: Califato 3/4 andaluziarrak, Jailed Jamie Asturiarra edo Lanoche Madrildarra.

'Euskal Klasikoak' atalean, Pascal Gaigne eta Amaia Zubiriaren eskutik, 'Itsasoa Laino Dago' kantu tradizionalaren bertsio oso pertsonal bat entzun dugu, eta  saioa amaitzeko, Balza Dj eta lagun handiaren bixita jaso dugu.