En direct

Telmo Trenor

∫ateliteak x 1

Musika elektronikoa gustuko baduzue hau da zuen saioa. Ohiko orbitatik kanpo dagoen musika entzungo da 'Sateliteak' saioan Telmo Trenorren gidaritzapena. Hauxe da lehendabiziko saioa.

Audio_placeholder

∫ateliteak x 1

Loading player...
Telmo Trenor Sateliteak
Telmo Trenor Sateliteak

Azken tendentzia edo nobedadeetatik hasi eta klasikoetaraino. Kolaboratzaile eta atal ezberdinak ditu 'Sateliteak' saioak. Bertako nobedadeetatik hasi eta klasikoak ere entzungo dira. 'Who is it' atalean sampleei egingo zaie tartea, eta 'In touch' tartean, inguruko musikari eta DJak hartuko dute parte eta beraien erreferentzi kulturalen berri emango digute. Gomendapen tartea ere ireki du Telmo Trenorrek, euskal elektronika eszenako kideek emango dute gomendioa.

Bertako nobedadeen artean aipatu ditugu Aitor Etxeberria, Harry Baden, Radithor edo House of Beats zigiluaren azken lanak. 'In Touch' atalean  This Ist oiartzuarraren berri izan dugu, eta gomendapen tartean Krii kolektiboko Inesek hartu du parte.

Zuk ere bidali ditzakezu zure proposamenak eta horretarako martxan daute 'sateliteak' saioarekin harremanetan jartzeko hainbat bide. Emaila bidali nahi baduzu: sateliteak@naizirratia.eus,  twitteren @SIrratia erabiltzailean, eta Instagram-en.

Jaurlaritza Logoa