En direct

Telmo Trenor

∫ateliteak x 5

'2 Headed Deer Records' zigilu berria ezagutu dugu gaur, baita GABA proiektua ere. Eta urtea amaitzen ari denez, nostalgiko jarri eta 2019ko diska onenen errepasoa egin dugu. 3,2,1...bagoaz!

Audio_placeholder

∫ateliteak x 5

Loading player...
sateliteak irudia txikia
sateliteak irudia txikia

Nobedadeetatik hasi eta klasikoak ere entzungo dira Sateliteak saio honetan. Ohi bezala, etxeko elektronikari errepasoa egin diogu. Proiektu berriak ere ezagutu ditugu: 'GABA' eta '2 Headed Deer' zigilua. Aitor Etxeberriaren 'Nortasun' lana ere ezagutu dugu.

Sampleen atalean 'Freddie Gibbs eta Madlib' -en 'Bandana' diskoko 'Crime Pays' abestia aztertu dugu, eta abenduan gaudenez, eta urtea amaitzen ari denez, nostalgiko jarri eta errepaso lanetan hasi gara: 2019 urtean gehien gustatu zaizkigun disketako batzuk  jarri ditugu. 
Saioa amaitzeko euskal perla bat: King Mafrundi. Lapurdin sortu zen 'King Mafrundi' taldea,  Itoiz taldeko  Jimmy Arrabitek sortu zuen taldea, Ipar Euskal Herrian bizi ziren Guadalupe, Afrika Erdialde eta Senegaleko musikariekin. Diska, mandingeraz, euskaraz eta woloferaz kantatzen zuten. On Egin!

 

 

Jaurlaritza Logoa