En direct

Gure 245. saioan, aspaldiko partez, Dj gonbidatu bat izan dugu bixitari. Ander Mujika lagunak hartu du ∫atelitearen bolantea eta mix eder askoa utzi digu musika elektronikoaren ikuspuntu pertsonal eta propioa erakutsiz.
Ander Mujika Napoka Irian hasi zen musika folk-rock akustikoa landuz. Inguruko hainbat artistarekin batera jo ostean Testura proiektuarekin ikus-entzunezko esperientzietan murgildu zen. Anariren taldearen parte da gaur egun. Bere lanek zerikusia dute barne emozioekin, soinu-paisaiak sortuz eta espazioak deskodetuz. Musikazale amorratua da, eta besteak beste elektronika (hainbat forma eta aldaeratan) maite du.
1. Daniela Pes - Illa Sera
2. Tarta Relena - Las Alamedas
3. The Mathew Hervert Big Band - Turning Pages
4. Dawn Of Midi - Nix
5. Los Sara Fontan - Wall-e
6. Amorante - Ez Dira (ft. Odei)
7. Haira - Eraztuna
8. Jon Hopkins - Singularity
9. Olivier Arson - El Reino, Pt. 2
10. Odøn - Bare Dago
11. Gailu - Emana zaiguna



