En direct

NAIZ Irratia

Madalenak hastear dira Oreretan eta bertan izan da Kosta ala kosta saioa

Erraldoien konpartsako kideekin, Indio Rock jaialdikoekin eta OaingozHau norbanakoen kolektiboarekin izan gara txupinazoaren atarian.

Audio_placeholder

Madalenak hastear dira Oreretan eta bertan izan da Kosta ala kosta saioa

Loading player...
Maitane Linazasoro eta Irati Legorburu hurbildu zaizkigu NAIZ Irratiko mikrofonoetara Oreretako Madalenen atarian.
Maitane Linazasoro eta Irati Legorburu hurbildu zaizkigu NAIZ Irratiko mikrofonoetara Oreretako Madalenen atarian. (NAIZ IRRATIA)

Iker Eizagirre ‘Indio’ moduan ezagutzen du askok eta haren burutazio batetik abiatu zen duela hamabost urte inguru Indio Rock jaialdia. Madalena egunez, uztailaren 22an, egiten da ekimena, Oreretako hainbat gunetan zabalduta eta musika eskaintza ederra izaten da bertan.

Atzetik Euskal Herrian hain ezagunak diren Xanti eta Maialen dantzatzen dituzten eta haien bueltan dabiltzanak etorri dira gurera, Iñaki Gonzalez eta Imanol Etxeberria. Festetan espazio asko hartzen duen erraldoien konpartsako kideak dira, gaur hasi eta hilaren 25a arte eguerdi, iluntze eta gau txikienen gozamenerako lanean arituko direnak.

Txosnen mugimendua berriz ere martxan jartzeko lanetan hasi ziren Maitane Linazasoro eta Irati Legorburu eta hasi bai, baina noraino iritsiko ziren ez zekitenez, ‘OaingozHau’ deitu zioten norbanakoek osatutako kolektiboari. Astebete da lanean hasi zirela eta jaietan zer jan, zer edan eta zertaz gozatu izango da haien eskutik ere, egitarau oparoa lantzen baitute.

Iluntzeko 19:00etan jaurtiko da suziria udaletxetik, orduan lehertuko da festa, baina jendea festa gosez argi geratu zaigu Oreretako kaleetan.

Jaurlaritza Logoa