Zuzenean

NAIZ Irratia

Palestinaren aldeko teila itsasora bota aurretik Bermeon izan da Kosta ala kosta saioa

Madalena egunak garrantzia handia du Urdaibaiko itsasadarraren inguruan. Iaz Mundakako errealitatea jaso ostean, Bermeon izan da aurten Kosta ala kosta saioa.

Audio_placeholder

Palestinaren aldeko teila itsasora bota aurretik Bermeon izan da Kosta ala kosta saioa

Loading player...
Paul Elizondo eta Maite Caruezok herri arrantzalearen nortasuna nolakoa den argi utzi digute Kosta ala kostan.
Paul Elizondo eta Maite Caruezok herri arrantzalearen nortasuna nolakoa den argi utzi digute Kosta ala kostan. (NAIZ IRRATIA)

Aitor Gondra Bermeo Urdaibai arraun taldeko patroiarekin izan gara lehen orduan. Aurten debutari izan da Bou Bizkaiako txopan bermeotarra, baina Madalena egunean bestelako lanetan ere aritzen da, Gurutze Gorriko boluntario moduan itsas salbamendu lanetan izaten baita gaurko egunez.

Paul Elizondo eta Maite Caruezo ere gerturatu zaizkigu, «guztiaren gainetik bermeotarrak» direnak. Aurten Madalena egunarekin Bermeok bere teila botatzerakoan Palestina gogoan izango dutela kontatu digu Caruezok, Bermeoko Udaleko zinegotziak. Protokoloaz, herriko giroaz, arrantzale herriaren izaeraz eta festaz aritu gara berarekin eta Paul Elizondorekin, itsasora joan aurretik.

Lehorretik biziko du festa Iker Gonzalez Itsuki Irratiko esatariak. 2022an itxi ostean, berriz ere aireratzekotan dira datozen hilabeteetan Bermeon hain maitea den irratia. Horrez gainera, Motx pailazoa ere bada Gonzalez, eta haren ibilbideari errepasotxoa emateko baliatu dugu Bermeoko portuaren bueltan elkartu garela aprobetxatuz.

Giro ederra gaurkoan Bermeoko Madalena egunez, ea biharkoan zer topatzen dugun Mutrikuko jaietan. 

Jaurlaritza Logoa