En direct
Denbora luzea daramazu sokari helduta, eskuak gorri, haragi bizitan. Suak indar gehiegi hartu eta jada erre egiten zaitu, ez da atsegina. Aldi berean, badakizu erokeria hutsa dela bide guztia egin ondoren dena pikutara bidaltzea. Izan Iñurritik etorri zaigu Olatz Mercader, minbiziaren inguruan modu gordinean hitz egitera; mezu liberal, beliko eta indibidualistak kritikatu eta horien ordez, feminismotik eta kolektiboan antolatzetik sortzen diren aldarrikapenez, zaintza sareez eta abarrez hitz egitera.






