En direct
Jatorri italiarra duen hitza da. Hasieran operako abeslariei erreferentzia egiteko erabiltzen zen baina gerora pop estilora igaro da. Ahots zabal eta boteretsuak dituzten emakumeak izendatzeko erabiltzen da. «Izaera indartsua duten pertsonak izaten dira eta normalean, eszenatokitik kanpo ere nabaritzen zaie izaera hori». Eskaera handiak izaten dituzten artistak izaten dira eta bizitza pribatua modu egozentrikoan bizi dute horietako hainbatek.
Divak jaio egiten dira? Galdera hori jarri du mahai gainean Tellabidek eta bere iritziz, ezaugarri hauek izan behar dituztela aipatu digu. «Determinazio geraezina duten pertsonak izan behar dute eta euren gaitasunetan sekulako segurtasuna erakutsi ohi dute». Determinazioaren eta gaitasunaren arteko oreka horretan, gaitasun handirik izan ez duten divak ere badirela gaineratu du Tellabidek.
Denboran zehar sailkatu ditu divak. 70 eta 80ko hamarkadetatik hasi eta ia gaur egunera bitarteko errepasoa egin du. Hainbat izen aipatu ditu aro bakoitzari lotuta eta bukaeran sorpresatxo bat ere utzi digu. Akaso ia denok divatzat izan genitzakeen izen batzuk zerrendatik kanpo zergatik utzi dituen argitu du.
Entzun Maialen Tellabide Barquerorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.