En direct
Anaiaren kamararekin atera zituen Iraia Gilleneak bere lehen argazkiak. Hori gustuko zuela ikustia, bere lehen kamera propioa eskuratu zuen eta horrela eman zituen lehen pausuak argazkilaritzan.Argazkilaritza ikasketak egin bazituen ere, Gilleneak dakien gehiena bere kabuz ikasi duela argi du, eginez eta ekinez. Sare sozialek asko lagundu dute, bere lanaren erakuslehio bihurtu dira, baita inspirazio iturri ere.
Naturguneak gustatzen zaizkio argazkiak ateratzeko eta argiari garrantzi berezia ematen dio. Gaur egun, ezkontzetan aritzen da gehien bat lanean, baina familia argazkiak edo bidaia argazkiak egitea ere maite du. Momentu honetan ezinezkoa zaio argazkilaritzaz soilik bizitzea, baina etorkizun batean hori da bete nahi duen ametsa.