En direct

Oiartza Pampliega eta Marko Ganuza

Gabonetako merkatuen distira

Gabonetako merkatuek argitzen dituzten urtero negu ilunak.  Alemaniako Oihan Beltzeko eta Alsaziako merkatu ederrak ezagutuko ditugu. Apaingarriz betetako kale ederrak, argiak eta jengibre usainik ez dira faltako.

Audio_placeholder

Gabonetako merkatuen distira

Loading player...
Ezaguna da Alsaziako Colmar hiriko gabonetako merkatuak, inguruko kaleak ere apaintzen dituzte urtero
Ezaguna da Alsaziako Colmar hiriko gabonetako merkatuak, inguruko kaleak ere apaintzen dituzte urtero (Marco Ganuza)

Gabonetako merkatuek, urtez urte, gero eta zaletu gehiago biltzen dituzte eta, batez ere, azkeneko urteetan, asko hedatu da familiarekin horiek bisitatzea. Europan abenduko aurreneko astean zabaltzen dira eta gehienak Eguberri egunerako jasotzen dira. Beraz, argien distirak, ardo beroa, eta artisau-produktuak gustuko badituzue, izan zaitezte gurekin gaur ere bidaiari, benetako bidaia kulturala eta gastronomikoa egingo dugulako Europako Gabonetako merkatuetan zehar.

Alemania Gabonak ilusioz beterik bizi dituen Europako herrialdeetako bat da eta, nahiz eta abenduko egunak ilunak eta hotzak izan, Gabonetako azokek kolorez eta jengibre usainez betetzen dituzte kaleak. Gure bidaiari hasiera emateko Alemaniako Oihan Beltzeko hiru Gabonetako merkatu ezagun bisitatuko ditugu: Gegenbach, Baden-Baden eta Friburgo.

Gegenbacheko hirigune historikoa zurezko etxe eta txoko xarmangarri multzo ederraz osatuta dago, horren erdigunean, herriko plaza nagusian, Gabonetako merkatu txiki eta animatua duelarik. Gegenbach, ordea, Eguberrietako munduko abenduko egutegirik handiena izateagatik da ezaguna. Udaletxea den eraikineko 24 leihoak erabiltzen dituzte Gabon aurreko egunetan, abenduaren 1etik 24ra arte, leiho bat zabaltzen dute egunero  agerian irudi bat utziz. Aurten, Olaf Hajeken, Alemaniako egungo ilustratzaile ezagunaren irudiak ikusgai izango dira.

Baden-Baden tradizio termal sustraitua duen hiriak xarmak batzen ditu Gabon garaian Kurhausen aurrean dagoen Gabonetako merkatu tradizionala jarriz. Oihan Beltzeko azokarik ospetsuenetako bat da, Christkindlsmarkt izenaz ezaguna: Jesus Haurraren Merkatua. Gabonetako merkatuko gurrezko etxoletan zerbitzatzen duten Glühwein, iltzea, kanela, jengibrea, laranja azalez eta azukre beltzaz egindako ardo beroa dastatu beharrekoa da.

Friburgok Gabonetako hainbat azoka jartzen ditu bere kale eta plazetan barreiaturik, baina Udaletxe plazan hiriko handiena jartzen dutelarik. Gaur egun, 80 janari eta artisautza egurrezko etxola biltzen ditu eta ardo beroa edaten duzun bitartean oparirik onena aurkitzeko leku aproposa da.Gabonetako azokaz gozatzeaz gain, Friburgon interes historikoa duten leku asko dago, horien artean: Historische Kaufhaus, XVI. mendeko  merkatarien etxea eta Friburgoko bizitza komertzialaren erdigunea izandakoa. Wentzingerhaus, Barroko Berantiarreko artisten etxea eta Erasmo filosofoaren babesleku izan zen Maison de la Baleine etxea.

Münsterplatz – Katedraleko plazan jartzen duten Gabonetako azokan eskaintza gastronomiko handia topatu daiteke, besteak beste Alemaniako eskualde honetako Lange Rote saltxitxa mota ezaguna. Baina hotzaren aurrean babesa bilatuz gero, Markhalle, merkatu estalian, bazkaltzea proposatuko dizugu.

Alsaziako merkatuak
Alemaniako Oihan Beltzeko merkatuak atzean utziko ditugu Alsaziako herri txiki eta xarmagarrien Gabon garaiko merkatuetan barrena ibiltzeko, beti ere, herri bakoitzaren berezitasunei erreparatuz.

Alsazia, La Alsace frantsesez, Frantziako ipar-ekialdeko eskualde bat da, Europa osoan bere ardoaren ibilbidearengatik eta Riesling eta Gewürztraminer ardoen mailagatik ezaguna. Mugako eskualdea da, horregatik, mendeetan zehar, mahastizaintzako herri txiki eta xarmagarrien zerrenda hau Frantzia eta Alemaniaren arteko liskar iturri izan da;  Garai eta gerren arabera, herrialde batekoak edo bestekoak izan direlarik.

Ibilbide honetan proposatzen dugun eskualdeak 70 km inguru hartzen ditu eta Colmar eta Estrasburgo artean hedatzen da. Horregatik, zazpi egunetako bidaia proposatzen dugu Alsaziako hegoaldetik abiatuta hurrengo herrixkak eta euren Gabonetako merkatuak ezagutzeko: Eguisheim, Colmar, Turckheim, Kaiysersberg, Riquewihr, Ribeauvillé, Obernai eta Estrasburgo.

Bukatzeko, Euskal Herrira itzuliko gara Baionako Gabon garaiko aisialdi eta kultur eskaintzari errepasoa egiteko. Ez galdu Olentzero eta Mari Domingiren etorrera barkuz edota Aturri ibaiaren ertzean paratuko duten 45 metroko noria.

Jaurlaritza Logoa