En direct

Eneko Villegas

Kati Leatxe: «Kultur gestioan alor asko nahastea gustatzen zait»

Alde askotatik hauspotu daiteke kulturaren sugarra. Kati Leatxek argi du orain bere proiektuen erdigunean emakumeak jarriko dituela.  Bere ofizioa bokazionala dela dio, eta nahiz eta lan asko egin, asko betetzen du jende andana ezagutu eta beraiekin lan egitea.

Audio_placeholder

Kati Leatxe: «Kultur gestioan alor asko nahastea gustatzen zait»

Loading player...
Kati Leatxe kultur kudeatzailea bere lantokian sortu berri duen proiektuaren koadernoarekin
Kati Leatxe kultur kudeatzailea bere lantokian sortu berri duen proiektuaren koadernoarekin (Eneko Villegas)

Afizio eta Ofizio saio honetan Agoitzera gerturatu gara kulturaren ertzak ezagutzera. Askotan hitz egin ohi da kulturaz sortzaileen ikuspegitik, baina gutxitan begiratu diogu kulturari koordinatzaile edo sustatzaile baten begiradatik. «Badakit diru gutxi irabaziko dudala, baina oso bizitza intentsioa dut», aitortu du Leatxek NAIZ irratian.

Ikuspuntu hori emango digu Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuk hain zuzen ere. Bere ibilbidean zehar hainbat ekimen abiarazi ditu, baita sortzaile bezala ere. Gure gonbidatua ez da geldirik geratzen den horietakoa eta beti ibiltzen da proiektu berrien inguruko hausnarketak egiten, betiere, sortzaile edo proiektu desberdinen arteko sinergiak bilatzen. Kultur etxetan lanean hasi zen lehendabizi, gero, laguntza eskaintzen zuen hainbat kultur eragileei, proiektuak aurrera ateratzeko hain beharrezkoak diren, diru laguntzak eskatzeko. Gaur egun, bere proiektu propioak eramaten ditu aurrera.

Kulturan, gizartean bezalaxe, genero arrakala bat dagoela jabetuta, Katiren jarduna horri buelta ematea izan da, bere proiektuen erdigunean edo emakumea edota emakume sortzaileak ipiniz, emakumeetatik kontatu emakumeei zuzendua.


Jaurlaritza Logoa