En direct

Bigarren Kafea

32 bihotz berde, hilabetero mendira joateko prest

Abiatzear da Bihotz Berdeak programaren aurtengo edizioa. 12 eta 15 urte bitarteko gazte naturalistei zuzendutako programak 32 partaide izango ditu aurten. 

Audio_placeholder

32 bihotz berde, hilabetero mendira joateko prest

Loading player...

Herpetologia, ornitologia, biziraupena, espeleologia, edafologia eta entomologia, ilustrazio zientifikoa eta etnografia. Izen ezberdin, eta batzuentzat arraro hauen inguruan lanean daramatzate urte batzuk Bihotz Berdeak proiektuko kideek. 

Gazteak naturarekiko kontzientzia eta jakintza lortzeko asmoz sortutako proiektuak aurten ere edizioa izango du. Gai ezberdinen inguruan bilduko dira hilabetero eta etorkizunera begira formatuko dira. «Proiektua martxan jartzerakoan bi helburu mota bereizten ditugu: epe motzeko edo inpaktu zuzenekoak, eta epe luzerakoak; gazteek duten interesa sakontzen jarraitu ahal izatea, jakintza zabaldu ahal izatea, beste bihotz berdeekin harremanak estutzea, bokazioak piztea…» kontatu digu Erkiz Miguez Monterok. 

32 gazte izango dira aurten parte hartuko dutenak. «Programa honetara hurbiltzen direnek nahiko ondo ezagutzen dute ingurumena, badute zaletasun hori» kontatu digu Virginia Garcia Penak. Zaletasun hori da alderdi erakargarriena; izan ere, «gurasoek asko baloratzen dute euren seme-alabek zaletasun berdinak dituzten beste gazteekin zaletasun horretaz gozatzea» dio Miguezek. 

Bihotz Berde gehiago izango dira beraz aurtengo edizioaren ondoren. Proiektuaren berri emateko etorri dira gaur gurera Erkiz Miguez Montero antolatzaileetako bat, eta Virginia Garcia Pena Aranza

Urrian Geologia, azaroan asteburu pasa, aktibismo ekintzak… diziplina ugari landuko dituzte gaztetxoek, aditu askoren parte-hartzearekin. «Azalpen teorikoak saihesten ditugu, nahikoa izaten dituzte astean zehar, guk erronka aktiboak planteatzen dizkiegu».

Aurtengo ediziorako izen-ematea itxita dago jada, baina interesa duten gazteek datorren urtean parte hartu ahal izango dute. 

Jaurlaritza Logoa