En direct

Aimar Erkiaga

Zinemaldi usaina du aste honetako karteldegiak

Zinemaldiko tsunamia eta gero normaltasunera itzuli gara Bideokluba saioan. Pantaila handira iritsiko dira gutxinaka bertan estreinatu diren film asko, horren adibide dira 'Los destellos' eta Joker Folie A Deux'.

Audio_placeholder

Zinemaldi usaina du aste honetako karteldegiak

Loading player...
Patricia Lopez de Arnaiz da 'Los Destellos' filmeko protagonista
Patricia Lopez de Arnaiz da 'Los Destellos' filmeko protagonista (Los Destellos)

Bukatu da Donostiako Zinemaldia, eta noski, palmaresaren errepasoa egin dugu. Baina bat bukatu eta badator bestea. Begiak jarriak ditugu Valladolideko Seminci jaialdian, autore zinemaz gozatzeko plaza ederra da.

Asteko gomendiorik ez da faltatu, noski. Zinema aretora datoz Pilar Palomeroren 'Los destellos', eta kritikari gustatu ez zaion 'Joker Folie A Deux', musikala. Joaquin Fenix eta Lady Gagarekin.

Etxeko pantaila txikian zer ikusi? Ba, hemen bi proposamen: Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendutako 'El Hoyo 2' Netflix plataforman, eta 'Green Borden' film multisaritua Filminen.

'Green Border' Oscar Agnieszka Hollandek zuzendutako drama hau benetako gertakarietan oinarritzen da. Bielorrusia eta Polonia arteko mugako basoetara eramango gaitu film honek,  tranpa hilgarria da Europar Batasunera iritsi nahi duten Ekialde Ertaineko eta Afrikako errefuxiatu askorentzat. 2021eko udazkenean, Alexander Lukashenko Bielorrusiako diktadoreak tranpa geopolitiko bat diseinatu zuen errefuxiatuak mugara erakartzeko, EBko paradisura erraz igaroko zirela agintzen zien propaganda batekin.

 

Jaurlaritza Logoa