En direct 17:00h - 17:30h

Bideokluba

Maite Bidarte

17:30h - 19:45h

Athletic - Roma

Europa Liga zuzenean

19:45h - 22:00h

Manchester U. - Reala

Europa Liga zuzenean

Maite Bidarte

Tertulian: 'Querer', Pedro Almodovar eta 'The room next door'

Pedro Almodovar izan da egun hoentako protagonista. Donostia Saria eman dio aurten Zinemaldiak, bere lehen filma bertan estreinatu eta 40 urtera. Bestetik, Querer telesailaz aritu gara, Nagore Aranburu aktoreak dizdira egiten duen fikzioa.

Audio_placeholder

Tertulian: 'Querer', Pedro Almodovar eta 'The room next door'

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
'The room next door' filmeko taldea
'The room next door' filmeko taldea (Jagoba Manterola)

Movistarren 'Querer' telesaila estreinatu da Donostiako zinemaldian, ordu bateko iraupena duten  lau kapitulu dira.  Alauda Ruiz de Azúak zuzendatutako fikzioak argi uzten du nola indarkeria matxistak, zeharkatzen duen goitik bera gure egunerokoa, normaltasun osoz gainera. Nagore Aranburu aktoreak Miren emaztea izango da, 30 urte eta gero banatzea erabaki duen emakumea, bere senarra salatuko dut hiru hamarkadetan, etengabe, bortxatzeagatik. Eta horrek lurrikara sortu du familian eta inguru sozialean. Iñigo Asensio lankideak aukera izan du telesaila izateko, eta gaunera Loreto Mauleon aktorearekin hitz egiteko aukera izan du. Mauleone Mirenen abokatua da 'Querer' telesailan.

Bestetik, eta nola ez, Pedro Almodovar zine zuzendari, gidoilari eta ekoizleaz hitz egin dugu Aimar Erkiaga kolaboratzailearekin. 72. edizio honetan jaso du Donostia saria eta bere azken lana ere aurkeztu da 'The room next door', ingelesez zuzendu duen lehen  film luzea, eta Veneziako jaialdia irabazi ondotik iritsi da Donostiara.

Jaurlaritza Logoa