En direct

Bigarren Kafea

Federicirekin Tabakaleran

'Hitzak Palmondo' liburua aurkeztera etorri da Silvia Federici pentsalari feminista Euskal Herrira. Igandean Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako 'Gorputzen Burujabetza' topaketen baitan, Donostiako Tabakaleran egon zen. 

Audio_placeholder

Federicirekin Tabakaleran

Loading player...
Silvia Federici, Bilbon
Silvia Federici, Bilbon (Monika DEL VALLE | FOKU)

Hiriburu nagusietatik bira bat, sormen-lan izugarria, Amerikako Estatu Batuetatik Europara, areto beteak, eta iragarritako hitzordu bakoitzak sortzen duen oihartzuna. Taylor Swfitetaz ari ninteke, baina ez, beste emakume bat deskribatzen ari naiz: Silvia Federici (Parma, Italia, 1942). 

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izan da Federici, feministon erreferente bizia. Maiatzaren 22an Bilbon, 24an Iruñean, 26an Donostian eta atzo Gasteizen. 'Hitzak Palmondo' liburua aurkeztera etorri da Federicci.

Baina egia esan, liburuaren aurkezpena aitzakia besterik ez da izan. Federicik gorputzaz, Elizaz, Marxismoaz, zaintzaz eta gestazio subrogatuaz hitz egin zigun hitzordu horietan. Han elkartu ginen, aurpegi ezagun batzuk, ezezagunak besteak, hitz eta pitz ateak ireki zituzten arte. Baina Federici hizketan hasi zenean, denak isilik. 

Eta zer kontatu zigun Federiccik? Bada…«gorputzean agenda feminista oso bat dugula» edo «gorputzak defendatzea, lurraldea defendatzea dela, ezin direla lurra eta gorputza banandu». 

Federiccik kontatutakoaz hitz egin dugu Bigarren Kafean. 

 

Jaurlaritza Logoa