En direct

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Paper Mario: TTDY, Hellblade II eta Prince of Persia berriak datoz maiatzean

Maiatza iritsi zaigu, eta horrekin batera egunotan estreinatuko diren bideojokoak ezagutzeko aukera daukagu. Udako kanpainarako berotzen hasiak dira industriako enpresa handiak zein talde txikia; horri esker, denetariko argitalpenak jasoko dituzte bideojokozaleek.

Audio_placeholder

Paper Mario: TTDY, Hellblade II eta Prince of Persia berriak datoz maiatzean

Loading player...

Hilabeteko izarrak pertsonaia eta frankizia ezagunak dira. Mario ikusiko dugu beste behin, adibidez, bere jokorik maitatuenetako batekin itzuliko baita: Paper Mario frankiziako The Thousand Year-Door ikaragarria Switch kontsolan estreinatuko da berritasunekin eta hobekuntzekin.

The Rogue Prince of Persiaren sarbide goiztiarra edo Senua’s Saga: Hellblade II ikusgarria ere argitaratuko dira maiatzean, besteak beste.

PlayStation-en eta Sony-ren polemika berrian barneratu gara Game Erauntsian. Helldivers II-k sekulako arrakasta lortu ondoren, PCko bertsioan jokatzeko PlayStation Network plataformako erabiltzea edukitzera derrigortu dituzte jokalariak.

Zein da arazoa? 177 herrialdetako jokalariek ezin dutela konturik sortu zerbitzu horretan, jokotik kanpo utzita. Azkenean atzera egitea erabaki dute, baina PSren etorkizunera begira jarri gara.

Xbox-ekin bukatu dugu, mundu irekiko Starfield abenturari buruzko berritasunak eskaini baitituzte Bethesda estudiokoek. Shattered Space eduki gehigarria udazken honetan iritsiko omen da; aurretik, ordea, jokalariek iaztik eskatzen dituzten zuzenketak eta aldaketak inplementatuko dituen eguneratzea jasoko dugu maiatzean.

Jaurlaritza Logoa