En direct

Aimar Erkiaga

Guggenhein Urdaibai japoniarra, dolua, memoria eza eta barre asko

Hemen dituzue aste honetako Bideokluba saioan egindako lau gomendio. Pantaila handian: ‘El mal no existe’ eta ‘La Casa’. Pantaila txikian Mounstros S.A telesaila eta 'La memoria infinita' dokumentala.

Audio_placeholder

Guggenhein Urdaibai japoniarra, dolua, memoria eza eta barre asko

Loading player...
Aimar Erkiagaren aukerateka pantaila handian eta txikian
Aimar Erkiagaren aukerateka pantaila handian eta txikian (NAIZ irratia)

El mal no existe,  Ryuzuke Hamaguchi



Aita alaba Japonianko  herritxo hotz eta txiki batean bizi dira. Egun batean, hiritik datozen gizon trajedun batzuk agertzen dira herrian, proiektu bat dute esku artean: hiritar dirudunak oporretan joateko luxuzko kanpin bat eraiki nahi dute herrian. Baina zein eragin izanen du honek bailarako ekosisteman?

Pasaden Veneziako Zinemaldian estreinatuta, Hamaguchiren azken lanak bigarren saria, hau da, Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuen. Era berean, mundu mailako hainbat zinemaldi ezberdinetan parte hartu du estreinaldi komertzialaren aurretik.

Azken pelikula honek zinemagilearen estilo geldo eta gogoetatsuarekin jarraitzen du. Niri oso ederra iruditzen zait pelikulak lantzen duen gaia, eta lantzeko mdoua.  Era berean, dirudun eta herritarren arteko arazoa korapilatzen doan bitartean filma bera ere gordintzen joango da. Niri Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren gaia etorri zitzaidan gogora, benetan krudela da hain leku eder eta polit bat enpresa pribatuen interesen alde suntsitzea.


La Casa, Alex Montoya

Nobelak maiz eramaten dira pantaila handira, baina La Casa pelikula Paco Roca komikilariaren lan homonimoan dago oinarritua.

 

Aita hil eta familiako hiru seme-alabak umetan uda pasatzen zuten etxean batzen dira. Dolua gainditzeke, eraikinarekin zer egin pentsatu beharko dute: saldu, eta iraganeko oroitzapenak joaten utzi, edo berritu, eta etorkizun baten aldeko apustua egin.

Aurtengo Malagako Zinemaldian estreinatu da Álex Montoya valentziarraren pelikula.  Paco Roca komikigilearen LA CASA komikiaren egokitzapena da eta gidoi zein musika onenaren  eta publikoaren sariak lortu ditu.

Pantaila txikian zer ikusi?

Aste honetan koskatu zait pantaila txikiko estreinaldietan aukeraketa bat egiten, interesa piztu didan gauza gutxi topatu ditut. Baina hemen bi proposamen.

LA MEMORIA INFINITA, Maite Alberdi

25 urte batera daramatzate Augusto Gongora kazetaria eta Paulina Urrutia aktore eta politikariak. Beraien dira dokumental honen protagonistak. Orain dela 8 urte Gogongorari alzheimerra diagnostikatu zioten,  eta bikotearen bizitza guztiz aldatu zen. Gongoraren

Sundanceko Zinemaldian Epaimahaiaren Saria irabazi zuen, eta dokumental hoberenaren Oscar Sarira izendatua izan da aurten, nik Donostiako Zinemaldiko Perlak Sailean ikusi Alberdiren azkena. Askoz gehiago gustatu zaitzain 'El agente topo'.  FILMIN eta MOVISTAR + plataformetan dago ikusgai.

 

Mounstros S.A, Disney +

Hala da bai, denok ezagutzen dugun MONSTRUOS S.A pelikulatik DISNEY +ek  telesaila sortu zuen eta bigarren denboraldia estreinatu berri da.

Filmaren bukaeran, ikara eta sustoak ematetik irri egitera igarotzen ziren Mike eta Sully munstruoak dira protagonistak, MONSTRUOS S.A izeneko fabrikako buru bihurtu dira, gainera. Hari horri tira egingo dio telesailak, protagonista sustoak ematen graduatu berria den Tylor monstrua da, kontua da orain beldurtzea ez dagoela bogan, orain barrea sortzea da helburua, horregatik ikasitako dena ez dio ezertarako balio eta behar berrietara moldatu beharko da. Noski, ez da erreza izanen.


Nik oso oso gustuko dut saga hau, egia esan, Pixarren hasierako filmen oso zalea naiz. Azken aldian pelikula klasiko hauetatik telesailak sortzeko joera dago, gauza bera  gertatu zen Cars-ekin adibidez.

Jaurlaritza Logoa