En direct

Maite Bidarte

«Ez dugu soilik telesail berrien erakuslehio izan nahi, hausnarketa bultzatu nahi dugu»

Telesailak ardatz dituen jaialdia da Cross Over, aurten, zazpigarren edizioari emango diote hasiera. Apirilaren 22an abiatu eta larunbatera arte luzatuko da jaialdia. Telesailak estreinatzeaz gain, solasaldi eta elkarrizketak egingo dira, festibalaren helburua ez baita soilik erakuslehio bat izatea.

Audio_placeholder

«Ez dugu soilik telesail berrien erakuslehio izan nahi, hausnarketa bultzatu nahi dugu»

Loading player...
Cross Over jaialdiaren irudia
Cross Over jaialdiaren irudia (Cross Over )

Astelehenean hasi eta iganderarte luzatuko da telesailak ardatz dituen Cross Over jaialdia. Bideokluba saiora batu da Patxi Presa zuzendaria. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, «iaz urrats handia eman genuen», azaldu du NAIZ irratiako mikrofonoetan, eta emandako aldaketa mantendu egingo dute edizio honetan ere. Hainbat atal ditu jaialdiak: estreinaldiak, -aurten, lau telesail estreinatuko dira-, groumet saila, elkarrizketak, tertulia monografikoak eta noski, telesailen bataila. Doctor en Alaska eta Corrupcion en Miami telesaien artean egongo da norgehiagoka, zein da telesail hobea?

Orain arte Koldo Mitxelena kultur gunea eta Tabakalera izan dira jaialdiko sede nagusi, baina KM eraikinaren berritze lanak direla eta Santa Teresa komentura mugituko dute programazioaren zati bat. Bestea, Tabakaleran egingo da, ohi bezala. Programazioaren errepasoa egin dugu Patxi Presarekin,  telesailetaz gozatzeko eta hausnartzeko plaza ederra da Cross Over.

 

 

Jaurlaritza Logoa