En direct

Estitxu Pinatxo

Ezra Koenig, Vampire Weekend eta Kepa Junkera besteak beste ‘Gramofonoa’ saioan

Gramofonoa 4x22

Audio_placeholder

Ezra Koenig, Vampire Weekend eta Kepa Junkera besteak beste ‘Gramofonoa’ saioan

Loading player...
Kepa Junkera
Kepa Junkera (Jon Hernaez | FOKU)

Astelehenean, 40 urte bete zituen Ezra Koenig musikari, konpositore, ekoizle eta gidoilari estatubatuarrak. 2006an sortutako Vampire Weekend indie rock taldeko lider, abeslari, gitarrista eta letragilea izateagatik ezaguna denak.

Asteazkenean, Katrina Leskanich jaio zen eguna ospatu genuen. Kansasen jaio zen, “Katrina and The Waves” laurogeiko hamarkadako pop-rock taldeko abeslaria. Eta asteazkenean baita ere, 59 urte bete zituen Kepa Junkera trikitilari bilbotarrak.

Ostegunean, 37 urte bete zituen Joss Stone soul abeslari eta aktore britainiarrak.

Ostiralean Julen Idigoras, Merina Gris taldeko bateria jotzailearen urtebetetzea izan zen. Eta horretaz gain, Coldplay taldeko baxu-jolea den Guy Berryman eskoziarrarena.

Jaurlaritza Logoa