En direct

Bigarren Kafea

Arrantza, tradizioaren eta beharraren artean

Martxoaren eta udaberriaren etorrerarekin, itsasora bueltatzeko ordua heltzen zaie arrantzalei. Izan ere, oraintxe bertan hasi berri da antxoaren denboraldia eta laster helduko da berdelarena.

Audio_placeholder

Arrantza, tradizioaren eta beharraren artean

Loading player...
Arrantzarako barkua, Getarian.
Arrantzarako barkua, Getarian. (Jon URBE | FOKU)

«Hondarribian jaio ez banintz ez nintzateke arrantzalea izango, baina zortea izan dut hemengoa naizelako eta hau da nire errealitatea». Horrela azaltzen du Joxe Emazabel patroiak arrantzarekin duen harremana. 15 urte zituenetik ari da ontziaren gainean lanean eta hainbeste urte eta gero oraindik jarraitzen du itsasora ateratzen goizez, arratsaldez eta gauez. 

Gero eta gazte gutxiagok nahi dute arrantzan lan egin. Baldintzak ez dira erosoak eta jendea beste lan batzuk egin nahi ditu. Izan ere,  Joxek bakarrik hiru hondarribitar ditu tripulazioan eta kanpotik etortzen diren migranteak dira jardunbidea mantentzen ari direnak. «Eskerrak kanpoko jendea lan egitera etortzen den. Ni oso pozik nago daukadan lantaldearekin eta espero dut denbora luzez irautea».

Hala ere, arrantzaren praktika asko aldatu da azken urteetan eta orain dauden lan baldintzek ez dute beste garai batzuetakoekin zerikusirik. «Teknologia asko aldatu da eta asko erraztu digu lana. Nire aita esnatuko balitz ez zuen sinetsiko». 

Entzun errepotaje osoa hemen.

Jaurlaritza Logoa