En direct

Bigarren Kafea

«Zure mina benetakoa da, sinesten dugu»

Fibromialgiaren, Neke Kronikoaren Sindromearen, Sentsibilitate Kimiko Anitzaren eta Elektrohipersentsibilitatea gaixotasunen Gipuzkoako elkartea da Bizi Bide. Gaixotasun horiek pairatzen dituzten pertsonen eta beraien ingurukoen egunerokotasuneko beharrak asetzea eta gizarteratzea du helburu.

Audio_placeholder

«Zure mina benetakoa da, sinesten dugu»

Loading player...

Miren Merino elkarteko kidea izan dugu Bigarren Kafean eta gaixotasun hauen bueltako testuingurua jarri digu. «Sistema klinikoan onartuta daude, Munduko Osasun Erakundeak gutxienez duela 30 urte onartu zituen baina osasun sisteman, gizarte segurantzan eta babes sisteman ikusezintasun handia dago».

Horren ondorioen berri ere eman digu Merinok. Arreta berandu eta oso motz iristen da, eta tratamendu espezifiko bat ez dagoenez, espezialista askotatik igaro behar gara, batetik bestera. Sobremedikazioa gertatzen da, ez dago espezialisten artean koordinaziorik eta horrek zatituak sentiarazten gaitu».

Fibromialgiari eta Bizi Bide elkartearen lanari ikusgarritasuna emateko helburuarekin, Beñat Garciak kirol erronka ezberdinak egingo ditu datozen hilabeteetan. Garcia ere Bigarren Kafean izan da. «Ikusgarritasuna eman nahi diogu; nik etxean bizi dut eta gogorra da. Garrantzitsua da hau zabaltzea».

Hiru fasetan gauzatuko ditu erronkak Garciak. Duatloiak, mendi lasterketak, triatloiak eta krosak tartekatuko ditu. Hilabeteek aurrera egin ahala, erronken zailtasuna ere gogortzen joango da eta Gipuzkoari korrika itzulia ematea eta Gasteizko Ironmana izango dira azkenak.

Entzun Miren Merino eta Beñat Garciarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa