En direct

Bigarren Kafea

Lasterketa bat baino gehiago

Igande honetan Donostiako kaleak elastiko morez bete dira Lilatoia herri lasterketa feminista dela eta. Emakume asko atera dira kirola eta aldarrikapena batzen dituen ekimenaz disfrutatzera. 

Audio_placeholder

Lasterketa bat baino gehiago

Loading player...
Lilatoiaren 34. edizioan 5.000 emakume inguruk parte hartu dute.
Lilatoiaren 34. edizioan 5.000 emakume inguruk parte hartu dute. (Andoni CANELLADA | FOKU)

«Atzoko eguna zoragarria izan zen. Oso goiz esnatu ginen antolatzaileok dena prest uzteko eta orain dudan aje emozionala oso handia da», aitortu du Alicia Vicandi lasterketaren antolatzaileak. «Hainbeste emakume batera ikustea benetan zoragarria izan zen». Emakumeek, urtero bezala, gizartean duten paper erabakigarria eta lehen lerroan egoteko duten eskubidea aldarrikatu zuten. 

Lilatoiak 34. urte bete ditu aurten. Lasterketaren jatorria kanpotarra da, «Irlandan egiten zen eta handik hartu zuten ideia, esango nuke Espainiar Estatuan lehena izan zela hau», hain zuzen. Urteak pasa ahala, gero eta modernoagoa bilakatzen ari da ekitaldia, «logistikoki aldatu behar izan da Lilatoia baina espiritua mantentzea gustatuko litzaiguke, gero eta jende gehiago apuntatzen da eta gero eta berrikuntza gehiago ditugu antolakuntzaren aldetik».

«Datorren urtekoa berriz heltzeko irrikitan gaude». Sentsazio hori nabarmendu dute elkarrizketatutako korrikalari guztiek. Izan ere, Vicandiren ustetan, «hainbeste urtez antolatu da Lilatoia ezen emakumeek euren egutegietan apuntatuta daukaten data bat den».

Jaurlaritza Logoa